Gau luzea eta gero, heldu ginen campingnera asteleheneko zortzietan.Oso laster heldu ginen eta ordu bat itxaroten egon ginen. Monioreak heldu ziren guregana eta denok elkarrekin joan ginen bungalowetara maletak utziko. Denok prest geunden eta irlandes monitoreekin joan ginen joko batzuk egitera camping ezagutzeko. Arratsaldean abentura frogak egin behar genituen baina euria hasi zen eta txapelketa egin genuen.Gauean camping diskotekara joan ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario